XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pinua

Basorantz goazala Aneri lurreko orriak batzen hastea gogoratu jako.

Berak dinoanez, aspertuta gagozan arratsalde baten, batutako orriak album polit baten sailkatu daikeguz eta bide batez zuhaitz mota desbardin asko ezagutu.

Hau dala eta, danok lurreko orriak batzen hasi gara fin-fin, ahal izan ezkero orri desbardinak batuz, mota guztietakoak euki daiguzan.

Zuhaitz gehienak ia orririk barik dagoz eta ez da gaitza hainbat batzea.

Ibili eta ibili, baso barrura heldu gara eta pinu azpietan orririk ez dagoala ikusi dogu.

-Ene -dino Josebak-, pinuari ez jako orririk jausten, ala?

-Ba jakina ezetz -erantzuten deutso Iñakik.

-Zelan ezetz?

Zuhaitz guztiei jausten jakez orriak eta -dino Andonik.

-Orduan honeei ez jake ordua heldu oraindik -dinoe danak batera.

Ane atzerago dator eta gure zaratak entzutean honan dino:

-Zer?

-Pinu orririk ez daukagula gure albumerako.

-Kaikuok, pinuari ez jako orririk jausten.

-Horra hor, marijakintsu!

Danei jausten jakez.

-Pinuari ez! -dino barriro Anek.

-Zergaitik ez?

-A, ez dakit, baina hori esaten dau maisuak.

-Ba...

Eztabaidaren erdi-erdian, ahots bat entzuten da zuhaitz gainetik:

-Neuk azalduko deutsuet honen zergaitia -esaten deutse Txantxangorriak.